XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gudariak, bada, auxe egin eben.

Eta jezarririk, Jesus zaintzen ziarduen.

332. Jesus'i irri-egiten (Mt. 27, 39 44; Mk. 15, 29 32; L. 23, 35 37 39).

Erri guztia begira ziarduan.

Eta aurretik igaroten ziranak, buruari eragin eta birao egiten eutsoen, eta zirautsoen: Jaungoikoaren etxea lurrera eratsi ta iru egunean barriro zutuntzen dozun orrek: zeure burua askatu egizu.

Jaungoikoaren Semea ba'zara, jatsi gurutzetik.

Bardin iñoen abade-nagusia, agintari ta erriko zaarrak be, irrika alkarri zirautsela: Besteak jarein (askatu) dauz, ta bere burua ezin askatu.

Kristo, Israel'go Errege, Jaungoikoaren aukeratua jatsi bedi orain gurutzetik, ikusi ta sinistu dagigun.

Jaungoikoa bere alde uste eban: Jaungoikoak lagun dagiola orain, maite ba'dau: Jaungoikoaren Seme naz , iñoan-eta.

Gudariak be irri egiten eutsoen, urreratu ta ozpiña eskiñiz, ta zirautsoela: Judarren Errege ba'zara, zeure burua gaizkatu egizu.

Ta Aregaz batera gurutzean eskegita egozan lapurretariko batek be, irri egiten eutsan, esanaz: Kristo ba'zara, zeure burua ta gureak be gaizkatu egizuz.

333. Gaur Nigaz zeruan izango zara (Lk. 23, 40 43).